Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe: «Ez gara identifikatuta sentitzen artista bakarti eta jenialaren irudiarekin»
- DataEkainak 27
- Gaia Ikusizko arteak
Duela hamabost urte sortu zuten Sra. Polaroiska bikotea Arenzanak eta Ibarretxek, eta arte diziplinak gainditzeko duten era saritu diete orain, Gure Artea sariarekin
Botila oso bat edalontzi bakar batean husten saiatzerakoan bezala, kutxatilaren ertz guztietatik egin ohi du gainezka Sra. Polaroiska bikotearen jardun artistikoak: antzerkiegi da dantza izateko, zinemegi antzerki izateko, arteegi zinema izateko, antzerkiegi arte izateko, eta horrela etengabe. Alaitz Arenzanak (Bilbo, 1976) eta Maria Ibarretxek (Bilbo, 1977) osatzen dute Sra. Polaroiska bikotea, eta diziplinak gainditzeko modu hori izan da hamabost urteko ibilbidean haien nortasun ikur nagusietariko bat. Ezaguna da haien izena Euskal Herrian, eta nazioartean ere harrera ona izan dute. Gainera, sortze lanari dagokion Gure Artea saria jaso dute aurten, eta pozik daude horregatik. Legitimaturik sentitzen dute beren lana. «Sariak berretsi egiten du gure apustua».
Erdi dantza, erdi antzerki, erdi zinema, erdi arte instalazio... Esango nuke eroso sentitzen zaretela indefinizio horretan?
ALAITZ ARENZANA: Hori da Gure Artea sariketako epaimahaiari eskertu dioguna: mugaldeko espazioetan aritzen garenon lana baloratu dute. Erakundeekiko harremana zailagoa izaten da diziplinen arteko bidegurutzean zabiltzanean, diziplina identifikagarrietan aritu beharrean.
MARIA IBARRETXE: Urte luzez, bazirudien sari horiek arte plastiko eta ikus arteentzako bakarrik zirela, eta, horregatik, hortik kanpo gelditu dira gurearen moduko sorkuntza hibridoak. Esparruak irekitzen gabiltza, eta bide berriak bilatzen, eta halakoen bidez doa arte mundua transformatuz. Noski, hori dena gu hasi baino lehenago ere martxan zegoen.
Maiz aldarrikatzen da gaur egun diziplinartekotasun hori, eta badoa hitza pixkanaka erakundeen ordezkarien hiztegian ere txertatuz. Hasi zinetenean baino aldeago igartzen duzue haizea orain?
M. I.: Baietz uste dut.
A. A.: Erakundeei gustatzen zaie hitza aipatzea, baina gero...
M. I.: Hasi ginenean, zailtasunak izan genituen gure lana programatzeko, adibidez, eta baita diru laguntzak jaso ahal izateko ere. Aurrera egin ahala, ordea, hain justu ere, kutxatiletatik kanpo egote hori izan da gure indargune nagusia. Proiektu berri bat hasterakoan geure buruari galdetzen diogu ea egiten ari garen hori non sentitzen dugun: arte bizietan ikusten dugun, dantza egingo dugun, pelikula bat egingo dugun...
A. A.: Eta askotan nahasi egiten ditugu batzuk eta besteak.