San Telmok "Hitchcock, suspensetik harago" aurkeztu du, zinemagile ingelesari buruzko erakusketa
- DataEkainak 16
- Gaia Ikusizko arteak
San Telmo Museoak uda honetako erakusketa aurkeztu du gaur: Hitchcock, suspensetik harago, Telefónica Fundazioak produzitua eta Pablo Llorcak komisariatua. Ekainaren 16tik urriaren 1era egongo da ikusgai museoan. Gainera, udan zehar erakusketarekin lotutako proiekzioak eta jarduera bereziak programatu ditu museoak.
Hitchcock, suspensetik harago ez da zuzendariaren filmografiaren erakusketa lineala. Aitzitik, bere zinemaren funtsezko gakoen inguruko begirada orokorra da, figura osoa ezagutzeko eta ulertzeko. Aspektu pertsonal eta komertzialak erakutsiko dira, baita Hitchcocken estiloaren zenbait giltzarri ere. Horretarako, besteak beste, erakusten dira fotograma handituak, filmen sekuentziak, storyboard delakoak, dekoratuen, jantzien eta ile-orrazkeren zirriborroak, kartelak, argazkiak, aldizkariak eta soinekoak.
Donostiako hau, Estatuan suspensearen maisuaren inguruan egin den erakusketa honen lehen ibiltaritza da; izan ere, Madrilen egon baitzen 2016ko urriaren 5etik 2017ko otsailaren 5era, Espacio Fundación Telefónican.


