María José Cantudo protagonista 2017ko Beldurrezko Astearen kartelean
- DataEkainak 14
- Gaia Ikus-entzunezkoa
María José Cantudo antzezle andaluza da urriaren 28a eta azaroaren 3a bitartean izango den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astearen karteleko protagonista.
Antzerki, zinema eta telebistako antzezle, 40 urtetik gorako ibilbide profesionala egina, María José Cantudok hainbat eta hainbat antzezlanetan eta telesailetan parte hartu izan du, baita 30 bat filmetan ere, besteren artean: Autopsia (1973), La trastienda (1975), Las delicias de los verdes años (1976), Secuestro (1976) edo El amor es un juego extraño (1983).
Era guztietako generoetan lan egin izan du, beldurrezkoan, besteak beste. Bere aurrenetako filmetako bat El espanto surge de la tumba (Carlos Aured, 1973) izan zen, Jacinto Molina / Paul Naschyk idatzia eta zuzendua. Ondoren, Las alegres vampiras de Vogel (Julio Pérez Tabernero, 1975) izan zen. Bi urte geroago, Naschyrekin batera, antzezleetako bat izan zen garaiko beldurrezko zineman izan den film garrantzitsuenetako batean: El huerto del Francés (1977), Naschyk idatzia eta zuzendua, kasu erreal batetik abiatuta.
KARTELA
Protagonistak:
María José Cantudo
Imanol Peso eta Joxe Peso
Argazkia: Pedro Usabiaga
Post-produkzioa: Quentin Valois
Jantzien diseinua eta sorkuntza: Nerea Torrijos
Makillajea eta ile-apainketa: Balú Hair Trends
Kartela: Ytantos
Making of: Pixel


