"Meatzaleak": Haizea Barcenillaren hitzaldia


  • DataEkainak 12
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

2017(e)ko ekainaren 14(e)an

Meatzaleak: Bilbo, euskera, kultura, historia

Haizea Barcenilla: Artea, identitatearen irudi (artea). Mahai-inguru praktikoa

Meatzaleak egitaraua, ilunetakoak argira ekartzeko ahalegina da, sakonean daudenak eguzkiratzeko proposamena.

Bilbo, Euskal Herria eta mundua kontatu nahi ditugu kultur adierazpide askotariko sortzaileen jakintza eta iritzien bidez.

Musika, hedabideak, gorputza eskenatokian, kultura, identitatea eta hiria, arkitektura, arte plastikoak, bertsolaritza hartuko ditugu berbagai, hilean behin, asteazkeazkenez, Fermin Muguruza, Nagore Uriarte eta Errota digitala, Lutxo Egia eta Inun, Onintza Enbeita eta Ander Lipus, Haizea Barcenilla, Ander Gortazar eta Leire Milikua berbalagun ditugula.

Hitzaldiak, mahai-inguru didaktikoak, elkarrizketak eta zuzeneko emanaldiak tartekatuko ditugu, berbagai bakoitzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko formatoa eskainiko diogu, beti ere hizlarien eta ikusentzuleen arteko elkarreragina sustatzeko xedez.

Leire Palacios kazetaria izango da guztietan aurkezle eta gidari.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri