"Bilbo Kulturala: Kultura hirietan" Jardunaldia
- DataEkainak 2
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak
Data: ekainak 15, osteguna
Ordua: 11:00etatik 13:30etara
Tokia: Biilboko Arte Ederretako Museoaren Atikoan (Museo Plaza, 2 – Bilbo)
Ekainaren 15ean, osteguna, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak, Bilboko Udalaren eta Bilboko Arte Ederretako Museoaren laguntzaz, jardunaldi bat antolatu dute 'Bilbo Kulturala: Kultura hirietan' izenburupean. Ekitaldia 11:00etatik 13:30etara izango da Bilboko Arte Ederretako Museoaren Atikoan.
Jardunaldian kazetari espezializatuak egongo dira eta euren iritziak eta baloratzeak emango dituzte adituek esandakoaren inguruan. Ekitaldiaren helburua kazetarien eta kulturaren arloko pertsonen artean topaketa eta gogoeta egiteko tokia eratzea da.
Alda. San Mamés, 37 – 4º Dpto.6 - 48010 BILBAO - Tfno: 94 410 60 40 - www.periodistasvascos.com
email: asociacion@periodistasvascos.com/info@colegiovascodeperiodistas.com - https://kazetariakavpeke.wordpress.com
Egitaraua
11:00 - Inaugurazioa
- Iñaki López de Aguileta, Bilboko Udaleko Kultura Saileko zuzendaria.
- Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako foru-diputatua.
- Miguel Zugaza, Museoaren zuzendaria.
- Jesús Coterón, Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoa eta Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea.
11:45 / 13:30 – Mahai-ingurua
Moderatzailea: Begoña Marañón, Euskadiko Cadena SERren zuzendaria
- Pedro Barea. Ikusentzunezko katedratikoa UPV/EHU
- José Ibarrola. Margolaria, eskultorea, irudigile, eskenografoa, antzerki, telebista edo telebistako zuzendari artistikoa.
- Elías Mas. Euskal Herriko Unibertsitateagatik Doktore da; Arkitekto, Europar Politiketan Diplomatua; Bilboko Udaleko Arkitektura Kabineteko zuzendaria izan zen 2005eko urrira arte. Olerkaria eta poesiaren inguruko liburuak idatzi ditu eta bere obrarengatik hainbat sari jaso ere.
- Asier Muniategi. Kazetaria eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea da.
- Victoria Cañas. Kazetaria, enpresaria, Periodista, empresaria, Elziegoko Diez-Caballero upeltegi familiarraren zuzendaria, zeinarengandik zenbait sari jaso dituen. Urteak daramatza Bilbon Artea eta moda lantzen (Bilbao International Art&Fashion).
- Cesar Coca. Kazetaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea.
- Pello Gutiérrez. Eskenako (Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea) ikerketa eta proiektuen garapenen arduraduna.
- Begoña Intxaustegi. Margolaria eta muralista.
- Juan Manuel Lumbreras. Galerista, Arte eta Kulturaren maitatzaile.
- Felipe Loza. Aktorea, dramagile, antzerki-zuzendari eta Literatura-irakaslea.


