"Priscilla, Reina del desierto" musikala Bilbora helduko da, Aste Nagusian
- DataMaiatzak 31
- Gaia Arte eszenikoak
Ikuskizunak 33 saio eskainiko ditu abuztuaren 16tik irailaren 10era, Madrilen eta Bartzelonan arrakasta handia izan eta gero
"Priscilla, Reina del desierto" musikala Bilboko Arriaga Antzokira helduko da Aste Nagusian, eta 33 saio eskainiko ditu abuztuaren 16tik irailaren 10era.
Ikuskizuna astearte honetan aurkeztu dute Gonzalo Perez eta Jose Maria Camara SOM Produce ekoiztetxeko bazkideek.
Izen bereko filmak bezala, musikalak hiru ‘drag queen’-en abenturak izango du ardatz. Hiru protagonistek Australiako basamortua zeharkatuko dute, autobus batean, zoriontasun bila.


