Dantza garaikideko hamabost ikuskizun Nafarroan, ekainaren 3ra arte

  • Dantza garaikideko hamabost ikuskizun Nafarroan, ekainaren 3ra arte
    "Extraños mares arden" Noainen ikusi ahalko da, maiatzaren 26an. Argazkia: Alessia Bombaci
eitb.eus

  • DataMaiatzak 18
  • Gaia Arte eszenikoak

Dantza Garaikidearen Nafarroako Jaialdia bederatzi udalerritako antzerki eta eremu publikoetara iritsiko da bere bigarren edizioan

DNA Dantza Garaikidearen Nafarroako Jaialdia bueltan izango da maiatzaren 20tik 3ra, joan zen udazkenean lehen edizioa egin eta gero. Oraingoan, Isabel Ferreira izango da ekimenaren zuzendari artistikoa, lehenengoz.

Bi astez, DNAk hogeita hamar emankizun eskainiko ditu, hamabost ikuskizun tartean, Nafarroako bederatzi udalerritako antzoki eta eremu publikoetan: Iruñea, Barañain, Uharte, Noain, Atarrabia, Lesaka, Agoitz, Altsasu eta Tutera.

Programazioa diseinatzeko orduan, dibertsitatea hartu dute ardatz, eta dantza beste hainbat esparrurekin nahasiko dute, hala nola zinema (“Womb” Gilles Jobinena eta “Oskara Plazara” de Kukai Dantzarena), arte plastikoak, eskultura, performancea, kale okupazioak… eta fisika kuantikoa! (“Força Forte”, Gilles Jobinena).

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri