Eikeneko zuzendaritza aldaketak Fran Valmaña jartzen du Klusterraren buruan
- DataMaiatzak 9
- Gaia Ikus-entzunezkoa
EIKENek, Euskadiko Ikus-Entzunezko eta Eduki Digitalen Klusterrak,etapa berriari hasiera eman dio. Itziar Menak, klusterreko zuzendaritzauzten du kargu honetan EIKENen fundaziotik, 2004tik, egon ondoren, eta EITB katera bueltatzen da non EIKENeko zuzendaritza hartu baino lehen dagoeneko albistegi-nagusia izan zen. Orain Fran Valmañak, nazioartekoibilbidezabaleko enpresariak, klusterrekoagintea hartuko du eta azkenurte hauetan egindako elkartearenirekitze eta modernizazio lanarekin jarraitzeko erronka bere gain hartu du.
Itziar Menak, lan sakoneko 13 urteren ondoren uzten du Klusterra, urte hauetan guztietan euskal sektoreko enpresen alde lan egin du, hau eragile adierazgarrien barruan posizionatuz.Denboraldi honetan EIKEN hazi egin da, ikus-entzunezko euskal kluster bezala bere ibilera hasi zuenak eta 2015eko handitze prozesuaren ondoren, gaur Euskadiko Industria Kultural eta Sortzaileko lehen klusterra izateko asmoa du. Prozesu honi esker, gaur egun 793 milioi euroko baterako fakturaziora heltzen diren eta Industria Sortzaileen aukera gehienak bere gain hartzen duten 128 enpresa bazkideek osatzen dute EIKEN, sektoreak hurrengoak izanda: Ikus-Entzunezkoa; Musika; Bideo-jokoak;Hizkuntzaren Industriak; Marketina eta Publizitatea; Eduki Digitalak eta Berrikuntza Kulturala.
Fran Valmañak, FJ Communications-etako bazkide fundatzaileak, 2004an sortutako enpresa eta Madrilen eta Miamin egoitzak dituena, lan egin du beste batzuen artean VISA multinazionalerako eta estatubatuetako NBC News telebista-katearentzako. Bere ibilbide profesionalaren ondorioz 25 urte baino gehiago eman ditu Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Espainia artean, honek nazioarteko sektorean esperientzia handia eman dio, eta honi esker bere ezaguera eta negozio-ikuspegiaemango dizkio EIKENi.
“Ikus-entzunezko eta eduki digitalen merkatua erronkez, bainaaukerez ere beteriko transformazio garaia esperimentatzen ari da. Egoera honi erantzuna emateko, gure ibilbide-orriak Klusterraren lannorabideberriak finkatu beharko ditu, fokua Industria Sortzaileetako sektorearen bermean/sustenguan, enpresa bazkideen arteko lankidetzan eta hauen nazioartekotzean jarriz” seinalatzen du Fran Valmañak.


