Kattalin Miner: «Belaunaldi honek ez du arazorik andreekin identifikatzeko»
- DataMaiatzak 5
- Gaia Literatura
'Nola heldu naiz ni honaino' lehen nobela argitaratu berri du Kattalin Minerrek, Elkar argitaletxearen eta Igartza sariaren bidez. Pozik dago lanak izan duen harrerarekin: bigarren argitaraldia prestatzen ari dira
Bi hilabete eskas dira Kattalin Minerrek (Hernani, Gipuzkoa, 1988) lehenengo nobela kaleratu duela, Nola heldu naiz ni honaino (Elkar). Nobedadearen olatua pasatuta, lasaitasun handiagoarekin ikusten ditu gauzak orain. Militante feminista, zutabegintzan eta kazetari aritu da prentsan, eta idazle etiketa berrira ohitzen hasia da. Igartza saria irabazita kaleratu du, eta bigarren edizioa prestatzen ari dira dagoeneko.
Halako ariketarik egin gabea zinen. Izenburuari tiraka, nola heldu zara nobela bat egitera?
Betidanik idatzi dut eta gustatu izan zait idaztea, eta eleberriaren mamua hor neukan: «Egingo dut noizbait? Ez?». Igartzaren aitzakia beti dago hor, behartzen zaitu zerbait aurkeztera; baietz erabaki nuen: ateratzen bazen ondo, eta, bestela, akabo buruhaustea.
Zer idazten zenuen?
Poesia, gauza solteak, ideiak... Ipuinak ez, iruditzen zait genero oso zaila dela, nahiz eta izugarri gozatzen dudan irakurtzen. Eider Rodriguezen fan totala naiz, baita Uxue Alberdirena ere; Uxue Apaolaza da nire inspirazio iturri handiena, baina oso zaila egiten zait.
Jezabel erabakitzeko posizioan jarri duzu etengabe. Zergatik?
Hasieran, intuizio bat zen: «Zenbat gauza erabaki behar ditugu gure bizitzan, eta gure belaunaldian?». Ni ez nengoen krisi horretan, baina ikusten nuen inguruan kezka hori bazegoela. Hipotesi bat neukan, askotan erabaki potoloak errazago hartzen ez ote ditugun txikiak baino. «Beste master bat egingo dut?». Edo, «etxez aldatuko naiz?». Gauza horiek, agian, buruhausteak sortzen dizkigute momentu batean, baina zirt edo zart egiten dugu, eta ez digute hainbeste aldatzen bizitza. Eta, aldi berean, egun batean hartu behar dugu erabaki tonto pila bat, eta horiek gehiago definitzen gaituzte; gehiago trabatzen gara horietan, edo inertziaz gehiago egiten ditugu.
Jezabelek uste du besteek ez dutela egiten zer nahi duten eta zer ez pentsatzeko ariketa. Kontzienteki hartutako erabakien aldeko keinua da?
Bai. Denok hartzen ditugu erabaki batzuk oso kontziente, beste batzuk inkontziente, beste batzuk errutinaz; eta, batzuetan, nahiz eta gehiengoari jarraitzen ez dieten erabakiak izan —umerik ez edukitzea, edo bikotekidearekin ez bizitzea—, hor barruan hartzen dituzun erabakiak ere zure balioen baitan inertziaz hartutakoak izango dira.