Kulturaren Plan Estrategikoa diseinua: hiritar guztiei irekia jardunaldia

  • Kulturaren Plan Estrategikoa diseinua: hiritar guztiei irekia jardunaldia

  • DataMaiatzak 5
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Gasteizko Udalak hiriko Kulturaren Plan Estrategikoa lantzen ari da. Horretarako, parte-hartze prozesu bat jarri du hiritarrentzat irekita.

Behin planaren diagnostiko fasea bukatuta, aurki hasiko da plan estrategikoaren diseinu fasea, eta planaren ideazioarekin hasi baino lehen, kultur eragileei ez ezik, hiritar guztiei ere irekia izango den jardunaldi bat antolatu dugu.

Jardunaldi honen helburua ikuspuntu berriak eta desberdinak jasotzea izango da, diseinu faserako baliagarriak izango direnak. Jardunaldia fase batetik bestera igarotzeko zubia izango da. Gauzak horrela, jardunaldi honetan parte hartzera 3 pertsona gonbidatu ditugu, hurrengo fasean landuko ditugun gaietan adituak.

  • Pilar Gonzalo: "Kultur eragileak, udal politikak eta gerra... sideralak". Kultura eta Praktika Onen Espainiako Foroko Zuzendaria. Reina Sofia Museoko komunikazio-departamentuan egiten du lan.
  • Mikeldi Zeberio: "Ko-gestioa: elkarlana politika publikoetan". Herritarren partaidetza arloko aholkularia Emun Aholkularitzan.
  • Xabier Gantzarain: "Kultura da araua". Dinamoa ekimeneko koordinatzailea eta kultur eta arte kritika egilea Berria eta Argian.

Jardunaldia maiatzaren 9an izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era, Montermoso Kulturunean

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri