Ondarea Orain. Arkeologia eta Arkitekturako Kultura Ondareari buruzko azken berriak
- DataMaiatzak 5
- Gaia Ondarea
Zeintzuk dira kultur ondareari dagokionez nazioarteko oihartzuna izan duten azken aurkikuntzak? Ezagutu dezagun jakintzaren atzean dagoen abentura: jakitearen abentura.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak Gipuzkoan eta beste toki batzuetan kultur ondarean egindako azken aurkikuntzen berri emango du. Aurkikuntza horiek oihartzun handia izan dute gure mugetatik kanpo eta gure ondarearen errealitatea ere astindu dute.
Gure helburua da aurkikuntza horiek,jakintzari egin zaizkion ekarpen berri horiek, jendearengana iristea, gehiago eta hobeto jakin nahi dugulako.
Urtero egiteko asmoa dugun hitzaldi ziklo honen lehenengo edizio honetan, neandertanlen garaiko eboluzioari buruz aurkeztu diren azken teoriak ezagutuko ditu. Paleolito garaiko labar arteari buruzko azken interpretazioak azalduko dizkigute. Era beran, arkitektura garaikidearen berrikuspenaren nondik norakoak ezagutuko ditugu ondarearen ikuspegitik begiratuta, eta ikusiko dugu Gipuzkoako zurezko eraikuntza nazioarteko erreferente bihurtzen ari dela.
Guztia formatu erakargarri, dibulgatzaile eta dinamiko batean; dokumentalen ondoren solasaldi bat egongo da, arlo bakoitzeko espezialistek moderatuta; ikertzaileek, beren esperientzia pertsonaletik abiatuta, azken aurkikuntzen berri emango digute, edo atzerritik etorritako adituek kultur ondareari buruzko ikerketaren abentura erakutsiko digute.
Programa
Maiatzak 15
Hitzaldia: Patrimonio contemporáneo ¿una contradicción?
Iván Blasi. Europar Batasuneko Arkitektura Garaikideko Mies van der Rohe Sariaren koordinatzailea. Mies van der Rohe fundazioa, Bartzelona.
Mugimendu modernoaren arkitekturako lan gehienak material, teknologia eta programen esperimentazio modura sortu ziren. Ez zen jarraipen historikoa izango zutenik pentsatzen, uste baitzen belaunaldi berriek esperimentatzen jarraituko zutela, eta beraz, zaharkituta gelditu zena ordezten. 80ko hamarkadatik aurrera, ordea, obra horietako batzuk zuten garrantziaz jabetzen hasi zen jendea, horietako asko eraisten ari zirela ikustean. Hitzaldian Europa mailako kasuak eta eman zaizkien irtenbideak aurkeztuko dira, argi utzita ez dagoela guztientzako balio duen irtenbide orokorrik edo konponbiderik eztabaidaz gain.
Maiatzak 16
Hitzaldia: Gipuzkoako zurezko eraikuntza. Sorpresak eta sorpresa (atsegin) gehiago.
Josué Susperregi. Dendrokronologia Laborategiko zuzendaria. Arkeolan fundazioa.
Ibon Telleria. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea.
Hizkuntza: euskara-gaztelania
Alemaniako Hausforsher taldeko adituek argitaratutak oaldizkariaren azken alea Pirinioetako eta Euskal Herriko zurezko arkitekturari eskainita dago. Talde horrek Gipuzkoako eraikinei buruz egindako balioespena oinarritzat hartuta, zurezko gure ondarearen adibide garrantzitsuenen nondik norakoak azalduko dituzte hizlariek. Baserriek toki nabarmena merezi dute, batez ere, kontuan izanda, azken datazioen arabera, gero eta atzerago dagoela eraikin mota berezi horren jatorria.
Maiatzak 17
Dokumentala: Crépuscule Néandertalien
(Rob Hope. Y.N Productions, Ville de Malataverne y Montagne TV. 2015. 52').
Aurkezlea: Rob Hope zuzendaria. Filmaren ondoren solasaldia egongo da.
Jatorrizko hizkuntza (frantsesa), azpitituluak gaztelaniaz, eta aldibereko itzulpena euskarara.
Rodano haranaren erdialdean 23 urtez ikerketak egiten jardun ondoren, Ludovic Slimakek zuzendutako CNRS taldeak aurkikuntza ikaragarriak egin ditu, Europako aurrehistoriako biztanleei buruz genekiena erabat aldatu duena. Zeintzuk ziren neronianoak? Neandertalek sortutako gizarte berri bat edo gizaki modernoaren lehen arbasoak?
Maiatzak 18
Dokumentala: Quand Homo sapiens faisait son cinéma
(Marc Azema eta Pascal Cuissot. MC4 productions. 2015, 52’).
Aurkezlea: Diego Gárate, TRACES laborategiko ikertzaile elkartua, Toulouse-Le Mirail unibertsitatea. Filmaren ondoren solasaldia egongo da.
Jatorrizko hizkuntza (frantsesa), azpitituluak gaztelaniaz, eta aldibereko itzulpena euskarara.
Astakeria al da esatea zinema Paleolitoan asmatu zela, duela 20.000 urte? Arte paleolitikoko pinturen eta grabatuen irakurketa berri batek proposatzen du artista prehistorikoak haitzuloetako hormetan islatutako animalien mugimendua banatzeko gai zirela, animazio zinemaren era primitibo bat balitz bezala. Ez hori bakarrik: narrazio bat grafikoki islatzeko gaitasuna zuten, alegia, bazekiten historiak kontatzen soinuen eta irudienbidez.
Lekua: KOLDO MITXELENA Kulturunea - Urdaneta, 9 - Donostia
Ordua: arratsaldeko 7:00etan
Sarrera irekia, aretoa bete arte.
Ondarea orain [PDF]


