Juanba Berasategi hil da, minbizi baten ondorioz
- DataApirilak 28
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Duela hiru aste inguru antzeman zioten gaitza, eta, tratamendua jasotzen hasi arren, ezin izan du gainditu
Juanba Berasategi zinemagilea hil da, 66 urterekin, minbizi baten ondorioz. Animaziozko ikus-entzunezkoen munduan lan egin zuen Berasategik, eta aitzindaria izan da Euskal Herrian: 26 urte baino ez zituela, Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen Ekialdeko izarra film laburra (1977). Urte gutxira Fernando Amezketarra ekoiztu zuen: 35 mm-tan ekoiztutako lehen euskal film laburra izan zen, gerora, telebistako emanaldi arrakastatsua izan zena.


