Euskal erupzioa izango du aurten Kataluniako Sismògraf Dantza Jaialdiak

  • Euskal erupzioa izango du aurten Kataluniako Sismògraf Dantza Jaialdiak

  • DataApirilak 19
  • Gaia Arte eszenikoak

Sismògraf dantza jaialdia urtero antolatzen da Olot hirian (Girona), eta aurten bederatzigarren edizioa izango du apirilaren 20tik 23ra bitartean. Jaialdiak Euskal Herrian eta bertako dantzan arreta jarriko duen leihoa izango du aurten, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz: “Erupció Basca” (Euskal Erupzioa).

“L´Erupció” Sismògraf jaialdiaren proposamen berria da, eta fokoa dantzagintzaren alderdi zehatz batean jartzean datza: ideia bat, mugimendu bat, koreografo bat, dantzari bat, konpainia bat... edota lurralde bat, testuinguru zehatz bat. 2017ko ediziorako Euskal Erupzioa sortzea erabaki dute, euskal dantzagintzatik datozen elementuei garrantzia emanda, eta euskal lurraldeari eskainitako zikloa programatuta.

ADDE (Euskal Heerriko Dantza Profesionalen Elkartea) bertan izango da euskal dantzagintza ordezkatzen, eta gure lurraldeko dantza ekosistema aurkezten: sorkuntza guneak, euskal dantza profesionalen katalogoa, Euskal Herrian dauden dantza jaialdiak... Etxepare Institutuko kultur zuzendari Irene Larraza ere izango da euskal ordezkaritzarekin batera.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri