Euskadiko Filmategiak liburu bat argitaratu du Larruquert omentzeko
- DataApirilak 11
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Filmategiak “Desde la frontera: el cine de Fernando Larruquert” liburua argitaratu eta haren lanen proiekzioa antolatu du
Euskadiko Filmategiak Fernando Larruquert urriaren 20an zendu zen irundar zinemagile eta argazkilariaren ibilbidea aitortu du, liburu bat kaleratuz eta bihar, apirilak 14, Tabakaleran "Alquézar, retablo de pasión" eta "Euskal Herrri-Musika" proiektatuz.
Joxean Fernandez Filmategiaren zuzendariak aurkeztu du gaur, prentsaurreko batean, "Desde la frontera: el cine de Fernando Larruquert" liburua, bi egileek, Carlos Roldan irakasleak eta Juan Miguel Gutierrez zinemagileak, lagunduta.
Liburuak irundar artistarekiko elkarrizketa luze bat eskaintzen du, baita haren testu eta argazki batzuk eta Lamiako, Irunen izan zuen estudioko, irudiak ere.
Fernandezen hitzetan, idatziak “oso ondo biltzen du Larruquerten ahotsa”, eta euskal zinemari, musikari eta argazkigintzari egin zion ekarpena jasotzen du.


