Renoirren erakusketa doan ikusi ahalko da Bilbon, asteartean

  • Renoirren erakusketa doan ikusi ahalko da Bilbon, asteartean
eitb.eus

  • DataApirilak 10
  • Gaia Museoak

62.00 lagunek ikusi dute dagoeneko “Renoir: intimitatea” erakusketa, eta asteartean, apirilak 11, doakoa izango da sarrera, 10:00etatik 20:00etara

“Renoir: intimitatea” Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen erakusketa doan bisitatu ahalko da asteazkenean, apirilak 11, Bilboko museotik azaldu dutenez. Gainerako aretoak, nolanahi, itxita egongo dira egun horretan.

Frantses margolari inpresionistaren lanaren erakusketa 62.000 pertsonak ikusi dute dagoeneko, otsailean zabaldu zutenetik. Guztira, 64 artelan bildu dituzte, nazioarteko bilduma eta museo askotatik jasota: Pariseko Musee Marmottan Monet eta Picasso Museoa, Chicagoko Art Institute, Londreseko National Gallery, New Yorkeko Metropolitan Museum of Art eta Madrilgo Thyssen-Bornesmisza, besteak beste.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri