"Bertso berriyak jartzera nua" proiektu berriztatzailearen erabateko estreinaldia Miramongo Matinéetan
- DataApirilak 6
- Gaia Arte eszenikoak, Musika
Apirilaren 8 larunbatean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza zeharkako esperientziatarako gune bihurtuko da berriz ere, unibertso berezi hori non hasiera batean oso bestelakoak diren soinuzko unibertsoek bat egingo duten: hari eta piano hirukotea, garai orotako bertsolaritzaren oinarrietako bi diren Txirrita eta Maialen Lujanbio eta musika elektronikoa.
"Bertso berriyak jartzera nua" Mikel Chamizoren sorkuntza bat da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskariz egindakoa, eta "Lujanbioak" lanean du sorburua.Txirritaren inguruan Maialen Lujanbiok egindako bertso bat eta egun gordetzen den haren grabaketa bakarraren zati bat uztartzen dituen pieza hori Chamizok ondutako soinuzko muntaia-sorta baten zati da; soinuzko muntaia horiek Euskadiko Orkestra Sinfonikoak estreinatu zituen 2014ko Biennale di Venezia jaialdian emandako kontzertuetako batean. Hortik jaio zen bertsolaritzaren iragana eta oraina aztertu eta ganbera musikarekin uztartzera eramango zuen soinu esperimentua eratzeko ideia.
Ariketak Txirritak 1886an sortutako bertso batzuei zor die izenburua eta bost ataletan banatzen da; musikaz baliatuz, atal bakoitzak bertsolaritzaren alor jakin bat lantzen du musikaz baliatuz: melodia, poesia, inprobisazioa, tradizioa eta esperimentazioa. Mikel Chamizoren hitzetan, "Euskarari lotutako errepertorio zaharrenari lotutako pieza errenazentista eta barrokoekin batera, ikuskizunak proposatuko ditu elementu horietako bakoitzarekin lotutako bost soinu esperimentu. Horretarako baliatuko ditu hirukotea osatzen duten instrumentu klasikoak, hots, biolina, biolontxeloa eta pianoa, eta baita somatugabeko soinuzko espazioak sortzeko musika elektronikoak gure eskura jartzen dituen baliabideak ere. Modernitateko bertsolari garrantzitsuenetako bat eta, nolabait esateko, Txirritaren oinordeko espirituala, Maialen Lujanbiok gidatuko du ikuskizuna eta bera izango da ariketa honen ardatz nagusia. Bertsolaritzatik musika klasikorantzako (eta alderantziz) amildegira jauzia izango da".


