Hasier Etxeberria kazetari eta idazlea hil da
- DataMartxoak 29
- Gaia Literatura
Kulturgintzarekin harreman estua izan du elgoibartar kazetari eta idazleak. “Sautrela” literatura saioa gidatu zuen, joan den urtean eritasunak pantailatik aldendu zuen arte
Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria hil da gaur, eritasunak jota. Elgoibartarra kazetari eta idazle gisa jardun da bere bizitzan, kulturgintzarekin harreman estuan.
Kazetari senak gidatuta, Etxeberriak kazetaritza, euskara, gastronomia, artea eta komunikazio uztartu ditu, besteak beste, ETBko pantailan, eta, mende berriarekin batera, “Sautrela” literatura saioa gidatzen hasi zen, joan den urtean gaixotasunak pantailatik aldendu zuen arte.
Idazle gisa, narrazioak (“Ipuin ezberdinak eta erregalokoak”, “Karramarroaren aztarnak”…), eleberriak (“Arrainak ura baino”, “Eulien bazka”…) eta antzerkia (“Antso erregea”) idatzi ditu, baita “Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbertan” liburua ere, non Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria eta Joseba Sarrionandia luze eta zabal elkarrizketatu baitzituen.


