Pablo Sorozabal Nazioarteko Musika Konposizioko XIV. Lehiaketa
- DataMartxoak 16
- Gaia Musika
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, Pablo Sorozabal Nazioarteko Musika Konposizioko XIV. Lehiaketa antolatu du
Parte hartzaileak
Lehiaketan 1982ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako konpositoreek parte hartu ahal izango dute, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz, beti ere oinarri hauetan ezarritako beharkizunak betetzen badituzte.
Obren beharkizunak
Lanak harizko laukote batek interpretatzeko idatzi beharko dira. Lanaren estetika eta teknika libreak izango dira.
Aurkeztutako obrak originalak izango dira, eta ezin izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenik gabe, lehiaketa ebatzi baino lehen estreinatu edo argitara eman.
Parte hartzaileek idatziz hitz emango dute baldintza horiek beteko dituztela.
Konposizioaren iraupena ez da hogei minututik gorakoa izango.
Aurkezteko epea
2017ko abuztuaren 28an itxiko da.
Aurkezteko modua
— Obra bakoitzaren bi ale aurkeztuko dira, bata, paperean eta bestea, ale horren kopia digitala, PDF formatuan.
— Lanak irakurtzeko moduan eta behar bezala koadernatuta aurkeztu beharko dira. Orriek behar bezala zenbakituta egon behar dute.
— Aleetan lanaren izenburua edo lema jarriko da. Anonimatoa gorde ahal izateko ezin dute egilearen identifikazio pertsonalik eraman.
— Alekin batera kartazal itxi bat atxiki beharko da, kanpoko aldean lanaren izenburua edo lema daramala, eta barnean honako datu eta dokumentuak:
a) Egilearen identifikazio datuak: izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, biografia labur bat eta nortasun agiri ofizial baten fotokopia.
b) Obra originala eta editatu edo estreinatu gabea dela eta lehiaketa ebatzi baino lehen ez dela editatuko ez profesionalki estreinatuko adieraziz aitorpen idatzia eta sinatua.
c) Honelako aitorpen idatzia eta sinatua: Saria eskuratuz gero Gipuzkoako Foru Aldundiari lagako dizkiola saritutako obraren estreinaldia exekuzio publikoan edo mekanikoan ustiatzeko eskubideak. Lanaren alea eta kartazal itxia beste kartazal batean sartuko dira, kanpokaldean honakoa jarri beharko delarik nahitaez: «Pablo Sorozabal Nazioarteko Musika Konposizioko XIV. Lehiaketarako». Honako helbidera bidaliko da:
Gipuzkoako Foru Aldundia.
Koldo Mitxelena Kulturunea.
Urdaneta kalea, 9.
20006 Donostia.
Aurkeztu ahal izango da halaber Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propioetan nahiz itunduetan, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.
Sariak
Sari bakarra izango da; irabazleari 3.500 euroko saria eta diploma emango zaio. Epaimahaiak, hala uste badu, beste lan batzuk ere saritu ditzake baina diru zuzkidurarik gabeko saria izango da. Kasu korretan dagokion diploma emango zaio.
Era berean, lehiaketako saria eman gabe gelditu daiteke, aurkeztutako lanaren kalitate maila askiesten ez bada.
Saria ematea
Prozeduraen ebazpena eman eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori kontatzen hasiko da eskaerak aurkezteko epea bukatzen egunetik aurrera.
Saritutako obraren estreinaldia
Gipuzkoako Foru Aldundiak saritutako lana estreinatzeko konpromisoa hartzen du, Musikagileak konpositoreen elkartearekin lankidetzan.


