SA: «Ez dugu esperimenturik egiten, badakigu zer nahi dugun»

  • SA: «Ez dugu esperimenturik egiten, badakigu zer nahi dugun»
    "Sistema antisocial" diskoa kaleratu du gasteiztar metal eta hardcore taldeak
eitb.eus

  • DataMartxoak 10
  • Gaia Musika

Gasteiztar taldeak gustatzen ez zaiona astin-astin egiten jarraitzen du “Sistema antisocial” 30 urtean abiadurak eta potentziak gidatutako ibilbide oparo baten estudioko zortzigarren diskoan

Soziedad Alkoholika gasteiztar taldea bueltan da “Sistema antisocial” (Maldito Records, 2017) estudioko bere zortzigarren diskoarekin. Horretan, aurrean duten oro errausten jarraitzen dute, diskoa zabaltzen duen zartako ozenean esaten dutenez, entzulearen barrenak jotzen, eskertzekoa den ahaleginean; izan ere, ez da gutxi entretenimenduaren muga gainditzen saiatzea, “Tiempos oscuros” 2003ko beren diskoan kontagai zituzten bezain ilunak (edo are ilunagoak) diren garaietan, plastikozko errealitatean, kontsumo azkarraren eta etengabeko zappingaren aroan.

Hardcore erritmo kementsuak eta metal zorrotza (“Alienado”) nahasten jarraitzen du SAk, lehen diskoa duen honetan Alfred Berengena taldean 2014an sartu zen bateria-jotzaile katalanak gidatuta (Roberto Castresana aurreko bateria ordezkatzea ez zen erronka makala, eta Berengenak ondo baino hobeto bete du zeregina, diskoko lehen kantutik bertatik errepika eta tarratadak ezker-eskuin banatuta erakusten duen moduan), eta Juanek bat bera ere ez du tente uzten bere mikrofonotik (materialik ez du falta), dela sistema osoa (“mundu askea tranpa bat da” edo “esklabo nahi gaituzte”, esaten dute), dela industria farmazeutikoa edo martxoaren 3ko Gasteizko hilketak, baina badago zirrikiturik hitz lasaiago eta alaiagoetarako ere (“Alkohol”…).

Juanekin hitz egin dugu, duela ia 30 urtetik pentsu lehorra emateri utzi ez dion boskotearen disko berriaz (bai, urte horiek guztiak joan dira “Intoxikazion etilika” izeneko maketan, besteak beste, “S.H.A.K.T.A.L.E.”, “Nos vimos en Berlín” eta “Padre Black & Decker” argitaratu zituztenetik).

“Caucho ardiendo” EPa alde batera utzita, “Sistema antisocial” sei urtean atera duzuen lehen diskoa da, estudioko hirugarren lana hamar urtean. Zergatik horrenbeste denbora disko batetik bestera?

Ez dakit oso ondo zein den arrazoia, baina argi dago ez garela oso talde emankorra.

Disko bat egiten dugun bakoitzean, geure buruari esaten diogu “hurrengo diskoa hemendik bi urtera kaleratzen saiatuko gara”, baina, azkenean, han-hor-hemen kontzertuak emateko zurrunbiloan sartzen gara, eta, lan berrian lanean hasten garenerako, lau urte joan dira konturatu orduko.

Oraingoan, gainera, Robertoren zorigaiztoko lesioak ere eragin ahal izan du, horrek funtzionatzeko modua hankaz gora jarri baitzigun apur bat. Gainera, diskoak egiteko presiorik izaten ez dugunez, prest gaudenean egiten ditugu, gauza berriak kontatzeko gogoa dugunean.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri