Zinema Euskaraz: Laguntza deialdia
- DataMartxoak 9
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu ZINEUSKADIKO web orrian –Deialdiak atalean–, eskuragarri dagoela aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen merkataritzako estreinaldiak bultzatzeko ekimenak laguntzeko Zinema Euskaraz 2017 programa.
Lehen deialdiko eskabideak aurkezteko azken eguna datorren apirilaren 20a izango da. Ebazpena, berriz, maiatzaren 8a baino lehen emango da.


