Estereotipo matxisten inguruan hausnartzeko argazkiak

  • Estereotipo matxisten inguruan hausnartzeko argazkiak
    Eider Bernaolaren eta Leire Bikuñaren lana da "Girls can do it!"
eitb.eus

  • DataMartxoak 8
  • Gaia Ikusizko arteak

Eider Bernaola eta Leire Bikuña argazkilariek proiektu komun bat aurkeztu dute, emakumeen gaineko klixeetan sakondu eta gogoeta sustatzeko

Eider Bernaola (Gasteiz, 1992) eta Leire Bikuña (Iruñea, 1993) argazkilari profesionales “Girls can do it” egitasmo komuna argitaratu dute gaur, martxoak 8. 50 emakume boluntariok parte hartu dute bertan, eta helburua da, Bernaolak berak azaldu duenez, erakustea “emakumezkoak argazkilaritzan irudikatzeko moduak nola lagundu duen gaur egun ere gizartean gizon-emakumeen artean daude ezberdintasunak indartzen”.

Beren lan gehienen gaiak batzen ditu bi argazkilarion bideak: argazkilaritza beren iritzia azaleratzeko erabiltzen dute, baita ikertzeko, hausnartzeko eta irudiaren inguruan dauden estereotipoen eta emakumea historian erakusteko moduaren inguruan gogoeta egiteko ere.

Proiektu berri honetan, berrogeita hamar emakumek baino gehiagok hartu dute parte, eta horretarako atondutako webgune batean kontsultatu ahal da emaitza.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri