Patxo Telleria: «Gaztetako gure musika da gure aberria»

  • Patxo Telleria: «Gaztetako gure musika da gure aberria»
    Loraldia jaialdiaren barruan estreinatuko dute lana. Argazkia: Guillermo Casas
eitb.eus

  • DataMartxoak 7
  • Gaia Arte eszenikoak

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek Euskal Herriko ondare musikalaren errepaso “ironiko, absurdo eta dibertigarria” egiten dute bere ikuskizun berrian. Arriagan estreinatuko dute

Patxo Telleriak idatzitako testu batean oinarrituta, Telleriak berak eta Mikel Martinezek “euskal musikaren benetako istorioa” kontatuko dute gaurdanik, han-hor-hemen, agertoki gainean hiru musikari lagun hartuta.

Jokin Oregik zuzendutako lana martxoaren 7an eta 8an taularatuko dute, 11:00etan eta 20:00etan, Arriaga Bilboko antzokian, Loraldia euskal kulturaren jaialdia abiatzeko, eta Patxo Telleriak berorren inguruko zertzelada batzuk eman dizkigu berarekin izandako solasaldian.

Ez Dok Amairu-tik Ez Dok Hiru-ra egin duzue… Zer dago izen horren atzean?

Ez Dok Hiru izena Patxo Telleria eta Mikel Martinez bikotearen zigilua da; hitz jokoa da, noski, eta matematikoki gezurtaezina da: bi gara gu, ez hiru.

Ikuskizun berri honi izenburu bat eman behar genionean, aproposena geure izena bera zela ikusi genuen, Ez Dok Amairurekin duen loturagatik.

Izenburuarekin jarraituta, “Euskal musikaren benetako istorioa” taularatuko duzuela esaten duzue. Benetakotasuna “Historiarekin” eta fikzioa “Istorio(ar)ekin” lotuta egon ohi da, baina. Zenbat dauka historiatik eta zenbat istoriotik zuen lanak?

Historia da neurri batean, euskal musikaren ondarea erabili dugulako eszenetarako material gisa: kantak benetakoak dira, eta gure historiaren, gure memoria historiko emozionalaren, parte dira.

Eta beste neurri handi batean “istorioak” dira, guk material horrekin umorea egiten dugulako, eta, beraz, errealitatea distortsionatu, irauli eta absurdo bilakatzen dugu.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri