Jon Maya: «Gogoeta egiteko gonbita da "Oskara plazara"»

  • Jon Maya: «Gogoeta egiteko gonbita da
eitb.eus

  • DataMartxoak 6
  • Gaia Arte eszenikoak

“Oskara” Kukai dantza konpainiaren lorratzean, “Oskara plazara” dantza eta dokumentala uztartzen dituen ikuskizuna taularatuko dute gaur Errenterian, Niessen aretoan, Korrika Kulturalaren harira

Joan den urte hasieran, Donostia 2016 Kultura Hiriburutzaren eskaintzaren barruan, Kukai dantza taldeak eta Marcos Morau (La Vernola) koreografoaren bideek bat egin zuten, “Oskara” lanean bidaia bat egiteko, antzinateko sinbolo eta ikonografiatik gaur egungo joera berrietaraino.

Sortze prozesu horri adi begira aritu zen Arena Comunicación iruindar enpresa (“Muros”, “District zero”, “Nomadak TX”), zirkinik ere galdu gabe, ikuskizuna gauzatzeko bidea dokumental batean betikotu nahian.

Lana, nolanahi den, ez da making of ohiko bat, Jon Maya Kukaiko zuzendariak azaldu digunez, baizik eta hainbat gairi buruz hausnarketa egiteko aitzakia bat, eta “Oskara plazara” ikuskizunean, gainera, dantzariak zuzenean arituko dira, ikus-entzunezko proiekzioarekin batera.

Mayak berak ikuskizunaren inguruko zertzelada gehiago eman dizkigu.

Nola garatu zen Arena Comunicación enpresaren eta Kukairen arteko harremana?

Ikuskizun gisa baino gehiago, “Oskara” proiektu gisa lantzeko asmoa genuen hasieratik; ikuskizunarekiko paraleloan, berori bide berrietan jarri ahalko luketen proiektuetan lan egin dugu, beraz.

Dokumentala hasieratik genuen buruan; Arenakoei aipatu genien, eta hasieratik interes handia erakutsi zuten gaiarekin. Zoragarria izan da haiekin bidean topo egitea.

Sortze prozesuaren emaitza soilik ikusi ohi duenak zer galtzen du? “Oskara” eraikitzeko lanaren zer atal erakutsiko dituzue?

Dokumentalak bideari erreparatzen dio, ez emaitzari: atzealdean dagoen lana, gure bizipenak, prozesuan gertatzen diren lan guztiak…

Baina dokumentala ez da making of bat; “Oskara” sortzeko prozesua ‘aitzakia’ bat da, hainbat gairi buruzko gogoeta egiteko, hala nola pertsonen eta identitatearen arteko harremana, nola bizi dugun identitatea gaur, kultura tradizionalaren eta gizarte garaikidearen arteko harremana…

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri