Zineleku Vitoria-Gasteizera heltzen da gazte sortzaileak hezitzeko

  • Zineleku Vitoria-Gasteizera heltzen da gazte sortzaileak hezitzeko

  • DataMartxoak 1
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Programaren bigarren edizioa uztailaren 23aren eta abuztuaren 3aren artean izango da eta zinema lantegia eta zinemagintzako eta beste arte batzuetako profesionalen eskola magistralak izango ditu bestak beste

Zineleku programa Vitoria-Gasteizera heltzen da eta bere helburua diziplina arteko prestakuntza ematea da ikus-entzunezkoen sortzaile berriei, ikuspuntu komunitariotik. Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak, Vitoria-Gazetizeko Udaletxeko Gazteria Zerbitzuak antolatua eta Euskal Herrian Kalaka Lab-en laguntzarekin, murgiltze proiektu hau Gasteizko hirigune zaharrean gauzatuko da, elkarrekintza eta elkartrukea suztatzen dituen espazio batean, hain zuzen; hala, aukera izango da prestakuntza eta sorkuntza esperientzia paregabe bat elkarrekin bizitzeko.

Proiektuan parte hartuko dutenak Gasteizko Santa Maria Katedrala aterpetxean biziko dira elkarrekin (Gasteiz, Araba), hamabi egunez, 2017ko uztailaren 23tik abuztuaren 3ra, eta bitarte horretan zinema lantegi eta zinemagintzako eta beste arte batzuetako profesionalen eskola magistraletan parte hartu ahal izango dute; gainera, proiekzio, performance eta kontzertutan parte hartu ahal izango dute.

Argibide gehiago

www.zineleku.org

info@zineleku.org

www.araba.eus/gazteria

www.vitoria-gasteiz.org/juventud

facebook.com/ZineLeku

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri