“Snipes Juste Debout”, munduko hip hop eta kaleko dantzako lehiaketarik ospetsuena Bilbon egingo da lehenengoz
- DataOtsailak 21
- Gaia Arte eszenikoak, Musika
22 herrialdetako 200 dantzari baino gehiago arituko dira norgehiagokan datorren domekan, otsailak 26, Campos Eliseos Antzokian, munduko kaleko dantzako lehiaketarik onena jotzen den hartan.
Otsailaren 25ean, “Snipes Juste Debout” baino lehen “Bilbao Urban Festival” izenek jaialdia egingo da, musika eta dantza urbanoaren inguruko jarduerez eta erakustaldiz betetako topaketa.
Munduko hip hop eta kaleko dantzako batailarik onenak lehenengoz egingo dira Bilbon, “Snipes Juste Debout” izeneko nazioarteko jaialdiaren barruan. Izan ere, munduko dantza urbanoko jaialdirik garrantzitsuena da. Datorren domekan, otsailak 26, 22 herrialdetatik (Europa, Amerika, Asia eta Afrikatik) etorritako 200 dantzari baino gehiago arituko dira norgehiagokan Campos Antzokian finalerako txartela lortu nahian. Finala Parisen egingo da martxoaren 4an eta 5ean. Hortaz, Bilbo nazioarteko plataforma handi bat izango da hip hoparen eta dantza urbanoaren eremuan sendotzen ari diren artistentzat, eta euren trebetasunak erakutsi eta ikaskuntzak partekatu ahal izango dituzte diziplina horietako munduko artistarik onenekin.
Aldi berean, otsailaren 25ean, 17:00ak eta 23:00ak bitartean Gran Bilbao Hotelean lehen “Bilbao Urban Festival” (BUF) egingo da. Topaketa hori doakoa izango da eta lekua mugatuta egongo da; jarduerak, erakustaldiak, musika eta dantza izango dira, esperientziak partekatu eta kultura urbanoaz gozatu ahal izango dira.
Bilboko lehiaketa “Juste Debout 2017” munduko biraren azken-aurreko geraldia izango da eta berton sailkatuko dira kategoria bakoitzeko irabazleak; horiek Pariseko finalean hartuko dute parte. Horrela, Bizkaiko hiriburua ikuskizun honen indarrari eta duen tirari men egion diotenen hirien zerrenda luzearen artekoa da. Bilbo eta Parisez gain, “Juste Debout 2017” ekitaldia Sorocaba, Shanghai, Tokyo, Genova, Napoles, Amsterdam, Oslo, Toulouse, Düseldorf, Bratislava eta Londres hirietan izan da.


