Kukuxumusuren eta Mikel Urmenetaren arteko epaiketaren saioa amaitu da


  • DataOtsailak 9
  • Gaia Ikusizko arteak

Iruñeko Justizia Jauregiak nafar enpresa eta Mikel Urmeneta haren sortzailea eta beste lau marrazkilari aurrez aurre jarri dituen epaiketaren lehen saioa hartu du

Iruñeko Justizia Jauregiak Kukuxumusu enpresaren eta Mikel Urmeneta horren sortzailearen arteko epaiketaren lehen saioa hartu du. Kukuxumusuren jabeak eskatu du Urmenetak ez ditzala erabili enpresaren esku utzi zituen eta pertsonaia ezagunak erakusten dituen 15.000 marrazki Katuki Saguyaki bere enpresa berriarekin.

Auziaren aldeek bost eguneko epea dute orain behin betiko ondorioak aurkezteko, eta, horren ostean, merkataritza arloko Iruñeko 1 zenbakiko epaitegiaren arduradunak ebatzi beharko du Urmenetak eta proiektu berrian bidelagun dituen lau marrazkilariek (Txema Sanz, Belatz, Marko eta Asisko) Testis zezena, Tetis behia, Beerlorzia ardia eta “Kukuxumusu Unibertsoari” ei dagozkion gainerako pertsonaiak erabili ahal izango dituzten.

Ricardo Bermejok, 2014tik Kukuxumusuren jabea denak, jarri du enpresa nazioarte mailako merkatuetara bultzatu zuten pertsonaiak sortu zituzten bost marrazkilarien aukako demanda, eta, idatzi horretan, bere garaian enpresaren esku utzi zituzten 15.000 marrazki ez erabiltzeko eskatzen da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri