FotoArte 2017 XII. Argazki lehiaketaren oinarriak


  • DataOtsailak 3
  • Gaia Ikusizko arteak

1.- Gaia

Artea, edozein adierazpen-modutan (musika, antzerkia, arte plastikoak, dantza, literatura...).

2.- Helburuak

Lehiaketaren bidez hurrengoa lortu nahi da: ikusteko estimulu iradokitzaile bat, argazki bidezko irudien bitartez. Irudiok jarduera artistikoa modu erakargarrian ikusten lagunduko dute, artea eratu, sortu, erakutsi edo kontsumitzeko aldietako edozeinetan.

3.- Parte-Hartzaileak

Nahi duen edonork parte har dezake lehiaketan.

4.- Argazki-kopurua, kalitatea eta teknika

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, orijinalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak.

Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, zuri-beltzean edo koloretan.

Argazki proposamen bakoitza JPG formatuan 72 ppi-tan aurkeztu beharko da.

Beharbada lana aukeratua izango denez, oinarri hauetako 8. puntuan zehazten diren neurrietarako bereizmen egokia duen kopia bat izatea parte hartzailearen ardura izango da.

Aurkeztutako proposamenek ezin izango dute izenik ezta bestelako bereizgarri pertsonalik izan. Horrela izanez gero lehiaketatik kanpo utziko dira.

5.- Lanak bidaltzea

Lehiaketan izen emateko formularioaren bidez.

6.-Jasotzeko epea

Lanak onartzeko epea 2017ko otsailaren 6tik 28ra bitartekoa izango da. Biak barne.

7.- Lehenengo aukeraketa

Epaimahaiak euskarri informatikoetan jasotako lanen artean aukeraketa egingo du. Erakusketa bat prestatzeko antolatzaileek aukeratutako argazkien egileei eskatuko diete argazkia paperean. Sorta horretatik saridunak aterako dira.

8.- Aukeratutako argazkiak

Egileak, hautatua izaten bada, antolatzaileei lana bidali behar die jarraian aipatzen diren baldintzetan:

  • Euskarria: papera. Horizontalean edo bertikalean aurkeztuko dira lanak, ezinbestean 50 x 60 cm-ko passe-partout batean muntatuak.
  • Identifikatzea: argazkiaren atzeko aldean izenburua idatzi behar da.
  • Lanak emateko lekua: Ibaiondoko gizarte etxean (Landaberde kalea, 31) bakarrik onartuko dira, zuzenean emanez zein posta ziurtatuz igorriz.
  • Lanak onartzeko epea: 2017ko martxoaren 14tik apirilaren 3ra (biak barne).

9.- Sariak

Ondorengo sariak ezarri dira:

  • Lehenengo saria: 1000 €
  • Bigarren saria: 700 €
  • Hirugarren saria: 400 €
  • Gainera, 2 akzesit ezarri dira, 150 eurokoa bakoitza.

Sarietako bakoitzaren zenbatekoari indarreko zerga-legerian aurreikusitako atxikipenak ezarriko zaizkio.

Edozein sari geratu ahalko da eman gabe, epaimahaiaren iritziz lanek behar adinako kalitatea ez badute.

10.- Epaimahaia

Vitoria-Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak izendatuko du. Epaitza apelaezina izango da.

Epaimahaiak lehiaketaren gaiarekin lotura balioztatuko du, bai eta lanen kalitate artistikoa eta teknikoa ere.

11.- Epaitza

Epaitzaren berri udal web-orrian (www.vitoria-gasteiz.org/fotoartelehiaketa) eta 945 161100 telefonoan emango da.

Epaimahaiaren aukeraketa zein izan den 2017ko martxoaren 14ean jakinaraziko da.

Irabazleak zeintzuk diren2017ko apirilaren 12an jakingo da.

12.- Sari-banaketa

Sari-banaketa erakusketaren inaugurazio egunean egingo da, Ibaiondoko gizarte etxean, 2017ko maiatzaren 18an.

Sari banaketa bukatzean, inaugurazio honek Vitoria-Gasteizko hainbat gizarte etxetan egingo den erakusketa zikloari hasiera emango dio.

13.- Jabetza

Saritutako argazkiak lehiaketa antolatu duen erakundearen esku geratuko dira, eta argazki horiek erabili nahiz kopiatzeko eskubidea beretzat gordetzen du, beti ere, egilearen izena aipatuz.

14.- Lanak itzultzea

Paperez hautatutakoen artean saririk jaso ez duten argazkiak Ibaiondoko gizarte etxean berreskuratu ahalko dira 2017ko irailaren 26tik aurrera. Horretarako, nahikoa izango da haiek eman izanaren ordezkagiria edo NANa aurkeztea.

2017ko abenduaren 1a baino lehen berreskuratu edo eskatu ez diren argazkien jabegoa hartuko du Vitoria-Gasteizko Udalak, eta eskubidea izango du apurtzeko edo gordetzeko.

Lana itzultzea nahi bada, idatziz adierazi beharko da hori eta mezulari-agentzia bidez itzuliko da. Garraio kostuetan antolatzaileek ez dute zerikusirik izango eta egileak ordaindu beharko ditu.

15.- Oharrak

  • Parte hartzeak oinarri guztiak onartu direla esan nahi du.
  • Parte hartzaileak adierazi eta ziurtatzen du lehiaketara aurkezten dituen lanen egilea eta titularra dela.. Halaber parte hartzailearen ardura izango da argazki bakoitzean ager daitezkeen pertsonen baimena izatea. Baldin eta argazki hori leku publiko batean eta legezko eran egina ez badago, bere gain hartuko du irudi eskubideei dagokien edozein erreklamazio. Argazkien egile eskubideak aurretik baziren, horiek ez betetzeagatik sortu daitezkeen eztabaidetan ere arduradun bakarra izango da.
  • Oinarri hauetan ezarritako baldintza guztiak betetzen ez dituen lan oro, automatikoki lehiaketatik kanpo geratuko da.
  • Antolatzaileek ez dute euren gain hartzen lanak galdu edo hondatu izanaren ardura, lanak bidaltzean, beraiei ez dagozkien arrazoiengatik. Bilgarri egokia erabiltzea gomendatzen da.
  • Lehiakide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
  • Aurreikusi ez den zeinahi gertakari antolakuntzak, edo, hala badagokio, epaimahaiak interpretatuko du.

Informazio gehiago

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri