XIII. mendeko euskal tailu bat ia 100.000 euroan saldu dute


  • DataUrtarrilak 27
  • Gaia Ondarea

Miguel Echauri fundazioa artelana erosten saiatu zen, Nafarroara atzera ekartzeko, baina ezin izan zuen beste erosle batzuen eskaintza hobetu

Sotheby’s etxeak XIII. mendeko nafar tailu bat saldu du bart, enkante batean, 99.300 euroan, adituen ustez hartuko zuen gehiengo prezioaren halako bostean. Ama Birjina eta umea agertzen dira irudian, tronuratuta.

90 zentimetroko garaiera du piezak, egur polikromatuz eginda dago, eta Getze Ibargoitian egon zen, Nafarroan, 1929an bildumazale batek erosi zuen arte.

Guztira, 200 gai baino gehiago jarri dituzte enkantean bart Sotheby’s etxean, eta 8,6 milioi euro bildu dituzte guztira.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri