Mendez de Vigok esan du "ezinezkoa" dela "Gernika" Euskal Herriratzea

  • Mendez de Vigo, eskuinean, 'Gernika' koadroaren aurrean. Angel Diaz / EFE

  • DataUrtarrilak 23
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak

Espainiako Gobernuko Kultura ministroa Bilboko Arte Ederren museoan izan da

80 urte dira Pablo Picassok Gernika margotu zuela, eta hainbat aldiz eskatu izan da koadroa Euskal Herriratzeko. Hori, ordea, ezinezkotzat jo du Espainiako Kultura ministro Iñigo Mendez de Vigok, argudiatuta artelanak "zaintze lan izugarria" duela. Gaur egun, Madrilgo Reina Sofia museoan dago Gernika.

"Gernika mugitzea ezinezkoa da", esan du Mendez de Vigok: "Duela gutxi, Mexikotik eskatu zuten, eta esan nien ezin dela ukitu". Azaldu duenez, Reina Sofia museoan erakusketa "izugarri" bat antolatu dute apirilerako, "koadro handi horrek merezi duen omenaldia egiteko".

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri