Abesbatzentzako XXI Konposizio Txapelketa BAE "BBK.ren Sari Nagusia" Haur Abestia
- DataUrtarrilak 18
- Gaia Musika
Oinarriak
1. LEHIAKETA HONEN HELBURUA errepertorio kantagarri bat lortzea da. Obrak abesbatz amateur batek kantatzeko modukoak izango dira, beraz, interes musikala obren zailtasuna baino garrantzitsuagoa izango da.
2. Aurkeztuko diren abestiak berriak eta argitaratugabeak izango dira. Ez da onartuko doinu ezagunen harmonizazioa.
3. Egile bakoitza erabilitako testuen erabilera askearen arduraduna da.
4. Gaia: Haur abestia umeen abesbatzetarako. A capella, 3 ahots berdinetarako gehienez, bakarlari eta divisi barik. Gorputz korporala izan daiteke.
5. Hizkuntza: euskara edo gaztelania.
6. Iraupena: gutxienez 2 minutu eta gehienez 4.
7. Konpositore bakoitzak nahi beste konposizio aurkez ditzake.
8. Lanak aurkezteko epea 2017ko Uztailaren 14an bukatuko da, konposaketak helbide honetarabidali behar direlarik:
BIZKAIKO ABESBATZEN ELKARTEA
545 Bidal Toki Zenbakia – 48080 Bilbao (Bizkaia)
Abesbatzentzako XXI. Konposizio Txapelketa – BAE – BBKren Sari Nagusia – Haur abestia zehaztuz gutunazalean.
9. Lanak kopia boskoitzekin aurkeztuko dira, gutunazal itxi batean (bai kanpoko gutunazalean zein partituran ez da egilearen nortasunik agertuko). Honekin batera kanpoan abestiaren izenburua duen beste gutunazal itxia aurkeztuko da, honen barruan oinarri hauekin batera ematen den fitxa sartuko delarik.
10. Lanak argi eta garbi idatziak aurkeztuko dira, tinta beltzez eta DIN A4 formatuko orri zenbakituetan. Obrak MIDI formatuan bidaltzea eskertuko da (baina ez da derrigorrezkoa).
11. Irabazten duten obrak publikoaren aurrean aurkeztu daitezke, lehiaketako sariak jakinarazi eta urtebetea igaro baino lehen ospatuko den kontzertuan
12. Irabazleentzako sariak honako hauek izango dira:
- Lehenengo saria: 1.500 € eta garai-ikurra.
- Bigarren saria: 900 € eta garai-ikurra.
- Hirugarren saria: 600 € eta garai-ikurra.
13. Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak izendatuko du epaimahaia eta honen erabakia erantzunezina izango da. Epaimahaikideak iraila eta urria artean batzartuko dira eta erabakia idatziz jakinaraziko zaie irabazleei.
14. Sariak zatitu ezinak izango dira eta ez dira eman gabe utziko.
15. BAE-k saritutako abestiak argitara ditzake eta nahi bezela hedatu, eta egileek ez dute inolako diru prestaziorik eskatzeko eskubiderik izango.
16. Lehiaketa honetara aurkeztutako lanak ez zaizkie parte-hartzaileei atzera bidaliko eta BAE-n geldituko dira zabaldu ahal izateko, egilearen ezezkorik ez den bitartean. Holakorik balego, sariak jakinarazten diren unetik egileak 2 hilabete izango ditu bere ezetza idatziz azalbeko.
17. Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak oinarri hauetan agertzen ez den, edota geroago gerta daitekeen edozein gorabehera ebazteko eskubidea gordetzen du.
18. Lehiaketa honetan parte hartzen duten musikagileek, oinarri hauek bere osotasunean onartzen dituzte.


