"ORM Elurretako Erresuman (The Snow Queen 2)" ostiralean estreinatuko da euskaraz


  • DataUrtarrilak 10
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren ostiralean, urtarrilak 13, ORM Elurretako Erresuman (The Snow Queen 2) filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den lehen pelikula bilakatuko da. Hain zuzen, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako bederatzi zinema aretotan ikusteko aukera izango da.

Hauxe da zerrenda: Durango (Zugaza), Bilbao (Multis), Getxo (Zinema), Gasteiz (Yelmo Boulevard), Barakaldo (Yelmo Megapark eta Cinesa Max Ocio), Portugalete (Dock), Eibar (Coliseo), Errenteria (Niessen) eta Donostia (Printzipe).

Leo Leek idatzitako eta zuzendutako filmak, Kakahuete Planeta jasaten ari den lehorte larria du abiapuntu. Ur gabeziak Bonta kaktusari eragiten dio, planetako biztanleak urtetan zehar elikatu dituen landareari. Hori horrela, Baraboo, desertuan kokatuta dagoen hiria, aldaketa klimatikoaren ondorio lazgarriak pairatzen ari da bereziki.

Alexey Tsitsilin Errusiarrak zuzendutako filmak Elurretako Erreginaren inguruko kontakizuna egiten du. Elurretako Erregina garaitua izan da, eta hotz-egunak amaituta, trols-ak bakean eta askatasunean bizi dira. Orm trol horietako bat da; baina atsekabetuta dago, Erregin maltzurra garaitzeko funtsezkoa izan arren, merezitako aitortzarik jaso ez duelako. Orm-ek heroia izan nahi du, eta garaipenaren kontakizuna gezur txikiekin puzten hasten da eta bere burua eskaintzen du printzesa erreinutik libratzeko eta, bide batez, inoiz izan ez den heroia bihurtzeko. Elurretan barrena abiatzen da lagunekin abentura arriskutsuak bizitzera. Bidaian ohartuko da heroia izatea baino garrantzitsuagoa dela bere buruarekin eta lagunartearekin zintzo jokatzea, eta merezi duten pertsonen alde borrokatzea.

Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. ORM Elurretako Erresuman (The Snow Queen 2) aurten diruz laguntzen den lehen filma da. Aurreko urtean hamalau filmek jaso zuten laguntza; Laban, Zikoinak, Printze Txikia, Phantom Boy, Iparraldeko Norman, Egun handia, Oker, Tximinoen Erresuma, Zipi eta Zape eta Kapitainaren irla, K2. Zeru ukitzen, Mustang, Albert, Ozzy eta Axel, heroi txikia izan ziren. 

ESTREINALDIA

Zineuskadik
sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, ostiralean, urtarrilak 13, ORM Elurretako Erresuman (The Snow Queen 2) filma euskaraz ikusteko aukera izango da.Estreinaldia egingo den aretoetan azken orduko aldaketa izan da eta Logroñoko Cine Infantes zerrendatik erori da. Hori horrela, ondorengo zinema aretotan proiektatuko da filma:

  • Durango, Zugaza
  • Errenteria, Niessen
  • Bilbo, Multicines eta Golem Alhondiga
  • Getxo, Zinema
  • Barakaldo, Cinesa Max Ocio
  • Iruñea, La Morea
  • Portugalete, Dock
  • Eibar, Coliseo
  • Donostia, Printzipe

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri