DSS2016: Bitakora kaierak
- DataUrtarrilak 3
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak
Bitakora Kaierak, 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren dokumentalak, barne hartu ditu dozenaka pertsonei egindako elkarrizketak, besteak beste: Fernando Bernués edo Bernardo Atxaga bezalako artistak; Donostiako alkatea, Eneko Goia, eta hiriko alkate-ohiak, Juan Karlos Izagirre eta Odón Elorza; Hiriburutzaren zuzendari ohiak, Eva Salaberria, kasu; bizitza publikoan azpimarragarriak diren beste izen batzuk, tartean, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernández edo Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinos; baita kazetari, pertsona publiko eta herritarrak ere, modu zuzenean edo zeharkakoan Donostia 2016n parte hartu dutenak denak.


