Zebra muskuiluak kalte egiten dio Euskadin arriskuan dauden espezieei

Argitalpen-data: 

Zebra muskuilua naiade batean

Zebra Muskuiluaren Jarraipenerako Batzordea 2006. urtean sortu zen, Euskadin espezie horren lehenengo aleak aurkitu ziren momentutik bertatik, hainbat erakunde espezie horren kudeaketan elkarlanean aritzeko asmoarekin. Batzorde horrek arlo horretan eskumenak dituzten erakundeak biltzen ditu (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Uraren Euskal Agentzia, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Foru Aldundiak, Euskadiko Unibertsitateak, Ur-Partzuergoak eta Iberdrola) Bere barnean hainbat ekintza proposatu, koordinatu eta burutzen dira espezie horrek sor ditzakeen kalteak murrizteko.

Lan esparru horren barruan honako ekintza hauek aurrera eraman dira: zebra-muskuiluaren populazio berrien antzeman goiztiarra; aleak kendu posible izan dugunean;, araudiaren egokitzapen eta horren betetze jarraipena; ingurumen hezkuntza, dibulgazio eta sentsibilizazio jarduerak; desinfekzio estazioak jarri…

Espeziearen hedapenari dagokionez atxikirik doan mapan islatzen da gaur egungo egoera. Espeziearen dinamikari buruz, eta aztertze prozesuan dagoen arren, azpimarratzekoa da azken urteetan asko hedatu dela, eta, horrekin batera, nola poliki-poliki hazten joan diren jadanik finkaturik zeuden populazioak.

Heldu diren espezie exotikoak eta haiekin dakartzaten erasanak arrisku larria dira gure ingurunea mantentzeko. Horregatik batzordeak ahalegin handiak egiten ditu kalte horiek aztertu eta murrizteko. Erasan horiek are kaltegarriagoak bihur daitezke mantentze-arazo larriak dituzten espezieetan gertatzen badira; hori dela-eta, nabarmendu beharra dago Uraren Euskal Agentziak eta Arabako Foru Aldundiak egindako lanak gure lurraldean arriskuan dauden espezieengan zebra muskuiluak duen eragina ebaluatzeko. Euskadiko ibai-arroetan tokiko kuskubiko hainbat espezie ditugu (naiadeak eta ibai-muskuiluak). Espezie horiek, aspaldiko erreferentziak kontuan izanda, hedapen zabala zuten duela hamarkada batzuk, baina gaur egun leku gutxi bakar batzuetan aurki ditzakegu.

Anodonta anatina, Euskadin “Interés bereziko” espezie gisa katalogatu den naiadea, kantauri eta mediterranear isurialdeko leku bakar batzuetan soilik aurki daiteke; hain zuzen ere, Arabako Uribarri-Ganboa y Urrunagako urtegietan aurki daitezke lurraldean ezagutzen diren aleen %90a. Uribarri-Ganboan zehatz mehatz aztertu ahal izan da zebra muskuilua azaldu eta gero populazioen bilakaera, eta baietsi ahal izan da inbasioaren lehenengo bi urteetan Anodonta aleen %24a desagertu egin direla. Urrunagan, zebra muskuilua agertu eta bost urteetara Anodonta aleen %57a galdu dira eta urtegiaren leku batzuetan %81era heltzen da.

Zebra muskuiluak naiadeak gustuko ditu toki batean finkatzeko orduan, eta, oro har, multzo handitan heltzen da. 1.717 ale zenbatu ahal izan dira naiade ale bakar batean. Bere presentziak naiadeen arnasketa eta elikadura zaildu egiten du; era berean, animalia horiek urtegietan ematen den ur-mailaren aldaketei moldatzeko egiten dituzten mugimenduak oztopatzen ditu.

Uraren Euskal Agentziaren webgunean topatu ditzakezue gai honi buruz egindako txosten guztiak

Antzeko lanak egin dira beste naiade mota batekin, Unio Mancus. Espezie hori Urrunagako urtegian aurkitu daiteke eta zebra muskuiluaren erasan larria pairatzen ari da. Bizitzen jarraituko badu ,aurkitu den irtenbide bakarra izan da aleak erreskatatu eta ibai tarte egokiagoetara eramatea, zebra muskuilurik gabekoak; eta, hala ere, berrogeialdi bat pasa behar dute itxian. Gaur egun ekintza arrakastatsua izaten ari dela esan daiteke.

Ebro ibaian, zebra muskuiluaren presentzia pairatzen duen beste eremu bat, naiadeen jarraipena egiten da baita ere. Aldizka eskuz kendu ohi dira kuskuetara itsatsitako zebra muskuilu aleak. Horri esker bizitzen jarraitzea lortzen da.

Zebra muskuiluaren egoera EAEn