Zadorrako urtegien-sistemari buruzko infografia

Argitalpen-data: 


      infografia.jpg

Uribarri-Ganboa, Urrunaga eta Albinako urtegiek osatzen dute Zadorrako Urtegi-Sistema.  Alegia, Euskadiko ur- geza  iturri nagusiena:  220 HM³.  1947 eta 1957 artean eraiki zituzten, 3 beharrizan asetzeko: EAEko populazioaren ia % 50arraren ur-hornidura, energia hidroelektrikoa ekoiztea eta uholde-arriskugarritasuna gutxitzea.

Urtegien askotariko erabilera eta betekizunak bateragarri egiteko, horien kudeatze eta ustiatzeak erabilera-neurri jakin batzuen mende dira.

Populazioaren ur/hornidurarako baliabide estrategikoa

Egunero egiten den ezinbesteko erabilera hau posible da urtegi-sistema horrek biltzen duen urari esker. Urtero, 23 HM³ inguru ur hartzen da Gasteizko herritar eta industriak asetzeko; beste 95 Hm³ ur Bilboko metropolialdekoenak asetzeko.

Energia hidroelektrikoa ekoiztea

Jatorriz, 1934ean, urtegiak eraikitzearen xedea energia hidroelektrikoa ekoiztea zen: Barazarreko jauzia baliatuta, iparraldeko arrora isuritako uraren turbinatzeari esker. Egun, Iberdrola da jauziaren jabe: haitza barrenean zulatutako 12,5 km luzerako eta 4,25 metroko diametroko galeria indartu batek bideratzen du ura, 300 bat metroko altuera desberdintasuna aprobetxatuz. Bilbo Handiaren ur-hornidura asetzeko ura, hortaz, turbinatu egiten da, Arratia ibaian dagoen Undurragako urtegira heldu baino lehen.

Era berean, Zadorrako arroan, uholde-arriskugarritasuna gutxitzeko baliabidea da.

Euria erruz ari duenean, urtegiek arroko urari eusten diote; beraz, ez baleude, ari izan duen euri  guztiak arroan behera egingo luke ibaian zehar, uholde lautada bere eginez; betiere egin izan duen bezalaxe. Aldiz, ateri denean, eta Zadorra ibaiaren mailak behera egin eta jendartearentzat arriskurik sortzen ez duenean, urtegia hustu egiten da; hartara, balizko euri berrientzako lekua egiteko. Dena dela, egin kontu: hustu ahal izateko, ur-laminak maila jakin bat behar du, ezinbestean. Ondorioz, ezin aldez aurretik hustu, baldin eta urak gutxieneko maila jakin horretara heldu arte. 

Informazio gehigarria