Zadorrako Sisteman, egun hauetan, 40 Hm3 inguru sartu dira, Vitoria-Gasteiz bezalako hiri bat urte batez hornitzeko beharrezkoa den kopuruaren bikoitza baino gehiago. Eta litekeena da hurrengo egunetan hirukoitza izatera heltzea.Hala ere, momento honetan oraindik isurketa kotatik urruti gaude. Uribarri 543,66 msnm dago; euri andana erori den aste honetan ia metro eta erdi igo da eta %70 betetze mailan dago. Urtegiaren ur lamina isurketa kotatik metro eta erdira dago.
Añarbe, momentuz, 4 hm3 sartu dira eta oraindik gordeleku nahiko geratzen zaio. Iragan asteartetik, martxoak 10, presan 300 l/m2 jaso dira, batez-besteko urtarrilakin alderatuta 135%.
Gipuzkoako urtegiak nabarmen berreskuratzen ari dira.
http://www.gipuzkoakour.eus/informacion/estado-de-embalses.aspx
Bada esaterik ur askoko azken gertakari hau amaitzen ari dela. Ur nabarmenenak iragan dira, nahiz eta gaur oraindik euria ariko duen zonalde batzuetan; baina pasadan gauean baino motelago. (Gogoraraztekoa da atzo gauean izandako euriak baino oparoagoak aurreikusi zirela).
Oriak, Urumeak eta Urolak laranja mailaraino heldu dira Gipuzkoan.
Urumean zein Urolan mailak beheranzko joera nabarmena du, eta ez da aurreikusten gora egingo duenik.
Orian, goi-ibarreko errekak beherantz egiten hasi dira jada. Datozen orduetan Oriako ardatz nagusian ere horrela egingo du; hala ere, oraindik, Alegian (maila horia) ez du beherantz egin, (egonkortzen doa), eta Lasarten (maila laranja) poliki igotzen joango da, oraindik, ordu batzuk gehiago, aurreko orduetan ibaian gora jausitako ur guztia igaro arte.
