URAk ireki berri du Zarauzko Errotaberriko industria-guneko urbanizaziorako proiektuaren lizitazioa

Argitalpen-data: 

Zarauzko Errotaberriko industria-gunea
  • Proiektuak aurreikusitakoak: Olaa errekastoko 1200 mko tarte bat bideratzea , hiru zubiren eraikitzea eta ingurumen  berreskuratzerako lanak.
  • Autopistaren  hegoaldean da lan-eremua: Urteta auzorantza doan errepide parean.
  • Lizitazio aurrekontua:  4.454.388,52 €.
  • Proiektuaren lan-aurreikuspenak: 20 hilabete  esleitzen direnetik.

2017.06.21. Vitoria-Gasteiz. URAk ireki berri du Zarauzko Errotaberriko industria-guneko urbanizaziorako proiektuaren lizitazioa. Lanok malda gutxi duen zonalde batean egingo dira, Olaa errekastoaren ibarrean, autopistaren hegoaldean, Urteta auzorantza doan errepide parean.

Olaa errekastoak Errotaberri zeharkatzen du, bideratuta eta estalita 350 mtan;  bertan, industriak eraiki dira. Eremu horretatik hurbil, Abendaño errekastoarekin bat egiten du, eta Iñurritza errekastoa sortzen duten punturaino.

Uholdeak bere egin dezakeen eremuan industriak izateagatik, uholdeen joan-etorri naturalak erasan potentzial nabarmenak sor ditzakete. Hortaz, beharrezkoa da Errotaberri zeharkatzen duen tartea bideratzea; baita urbanizatutako zoruen malda handitzea ere.

Hartara, estali gabeko ur-bideratzea egingo da; ahal den tarteetan,  ibaien ibilgu naturalari ahalik eta gehien eutsita. Halaber, tarte horretako ibaiertzek izaera askotarikoak izango dira, Olaa errekastotik eta Manufacturas Aranzabal lantegirainoko tartean. Orobat, Olaa errekastoa zehazkatzeko hiru zubi eraikiko dira.