Argitalpen-data: 2017/07/04
UPV/EHUn karrerako azken ikasturteko ikasleentzat EPEZ XII bekak deitzen dira
Izena emateko epea: 2017ko uztailaren 14ra arte
Lanbide.
Mugikortasun bekek 3 hilabeteko iraupena izango dute eskuratutako bekarekin lotutako praktikaldia egiteko; helburua da lanerako gaitasunak hobetzea, enpleagarritasuna erraztea eta prestakuntza osatzea praktiken bidez.
UPV/EHUn karrerako azken ikasturtean edo master ofizialen batean matrikulatutako (2016/2017) ikasleen artean, ikasketak bukatu ondorengo urtean europar enpresa batean esperientzia profesionala izan nahi dutenentzat. 3 hilabeteko praktika profesionalak. Helmugak: Austria, Italia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Polonia.
Nola bideratu eskaera?
UPV/EHUko Enpleguaren Atari Tematikoaren WEB orriaren bidez: http://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/epez-erasmus
Informazio gehiago: UPV/EHUko Enplegu Guneetan edo ondorengo telefonoetan: 946 01 7973, 943 01 5946 eta 945 01 4436