Segurtasuneko sailburua izan da Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuari 5S diplomak banatzeko Iurretan egin den ekitaldiaren buru
2017.eko martxoak 29
Akreditazioak ziurtatzen du gainditu direla lan-prozedurak eta baliabideak antolatzeko Euskalitek eskatutako baldintzak
Aldekoa superintendenteak ongietorri egiteko esandako hitzen ondoren, Jon Camposek azaldu ditu Euskalit Fundazioak euskal erakundeetan kudeaketa aurreratuaren esparruko elementuen ezarpena sustatzeko eta, era horretara, Euskadiren lehiakortasunari eta garapen jasangarriari laguntzeko dituen prozedurak. Jarraian, Ertzaintzaren idazkari nagusi Arantza Bruñak Ertzaintzan 5S metodologia ezartzeko prozedurak azaldu ditu.
Ondoren, Segurtasun Sailaren buruak diplomak banatu dizkie Urola-Kosta, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Laguardia, Laudio, Durango, Hernani, Deba-Urola, Eibar, Erandio, Ondarroa eta Muskizeko Ertzain-etxeei, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Trafiko Lurralde Unitateei, Inteligentzia Bulego Nagusiko LTZi eta Idazkaritza Nagusiari.
Ekitaldiari amaiera emateko, sailburuak zorionak eman dizkie saritutako unitateei, eta 5S metodologiak Ertzaintzaren lana antolatzeko eta herritarrei eman behar zaien zerbitzua hobetzeko eskaintzen dituen abantailak azpimarratu ditu, “enpresa eta antolakunde askok erabiltzen dute metodologia hau munduan barrena, ezartzeko prozesuan laguntzen diguten eta ahalegina eta lorpenak aitortzen dituzten profesionalek abalatuta. Horrekin laguntzen digute eraginkorragoak izaten gure lan-esparrua kudeatzean eta gure lana egitean”, esan du.