Rothschild-Vega Sicilia upeltegiaren inaugurazioan izan da Lehendakaria Samaniegon
2017.eko ekainak 16
Iñigo Urkullu Lehendakaria Bodega Rothschild & Vega Sicilia upeltegiaren inaugurazioan izan da, Arabako Samaniego herrian. Ekitaldian Juan Carlos I.a errege emeritua izan da buru, eta 400dik gora gonbidatu izan dira, horien artean politikako, enpresetako, finantzetako eta ardogintzaren munduko pertsona ospetsuak. Gainera, Edmond de Rothschild Taldeko lehendakari Ariane de Rothschild eta Tempos Vega Sicilia-ko kontseilari delegatu Pablo Álvarez ere izan dira inaugurazioan.
Upeltegi berria, Enrique Johansson arkitektoak diseinatua eta Cantabria mendilerroaren oinean eta Ebro haranaren ondoan kokatua, bost hektareako lurzati laukizuzen batean eraiki da, non hiru eraikinek osatutako konplexu bat altxatu baituten, 9.000 metro karratu eraiki baino gehiagorekin. Haraino iritsiko dira 100 hektareatatik jasotako mahatsak, inguru hauetakoak: San Vicente de la Sonsierra, Samaniego, Guardia, Bastida, Elvillar, Abalos, Navaridas eta Kripan. Upeltegiak Macán ardoa egingo du.