Argitalpen-data: 2017/06/07
Osakidetzako behin-behineko lan zerrenden eguneratzea
Gaur, 2017ko ekainaren 7an, Osakidetzaren 2014ko Kontratazio-zerrendak eta 2011ko Kontratazio-zerrendak webgunean argitaratu dira Giza Baliabideen zuzendaritzaren erabaki hauek, honakoa agintzen dutenak:
- 2014ko Aldi baterako Kontratazio-zerrendei eta 2011ko Aldi baterako Kontratazio-zerrendei dagozkien ordezkapenen eta behin-behinekotasunen behin betiko zerrendak argitaratzea (kategoria guztiak), Urduliz-Alfredo Espinosa Ospitalea (Uribe ESIa) martxan jartzearen ondoriozko berraukeraketaren ondoriozkoak.
- Hutsik eta erreserbatuta dauden lanpostuen modalitateko eta 2014ko Kontratazio-zerrendetako 4. Lehentasun-mailako eta 2011ko Kontratazio-zerrendetako 7. Lehentasun-mailako ordezkapen eta behin-behinekotasunen modalitateko behin betiko zerrendak argitaratzea.