"OpenApps Euskadi" LibreCon 2017 konferentzian

Argitalpen-data: 

SALE LibreCon 2017

Urriaren 19 eta 20an teknologia libreen sektoreak sustatzen duen LibreCon 2017 konferentzian egon ginen, Santiago de Compostelan (Galizia). Libreconen aurtengo edizioan arreta berezia jarri da teknologia libreen erabilpenean 4.0 industrian, 4.0 lehen sektorean eta baita Administrazio Publikoan eta elkarlaneko ekonomian ere.

Estatuko zein nazioarteko hizlariek hartu dute parte LibreCon 2017 konferentzian eta euren erakundeetan teknologia libreek nola eskaini dituzten soluzioak egunerokoan kontatu zuten. Horrela, bertaratu ziren entzuleek sektoreko azken berritasunak ezagutu ahal izan zituzten aurkeztu ziren arrakasta kasu eta “demo” teknologikoei esker.

SALE, Eusko Jaurlaritzaren Software librearen aldeko bulego teknikoa, LibreCon-en egon zen OpenApps Euskadi-n aurten aplikazioak publikatzeari emandako bultzada aurkeztuz (iturburu irekiko aplikazioak argitaratzen diren direktorioa da OpenApps eta bertan haien iturburu-kode eta dokumentazioa publikatzen dira).

Eusko Jaurlaritzaren Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzako José Ángel Rodríguezek egitasmo honen inguruko antolakuntza-egitura, testuinguru-normatiboa, erabilitako metodologia eta orain arte Sail eta Erakunde Autonomoekin lorturiko emaitzak aipatu zituen, etorkizunean espero ditugunez gain.

Aurkezpena hemen kontsultatu daiteke: https://www.slideshare.net/saleuskadin/openapps-euskadi-para-librecon-2017

“OpenApps Euskadi” Euskadiko Administrazio Publikoen iturburu irekiko aplikazioen katalogoa da, eta bere helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, erakunde autonomoek eta administrazio instituzionala osatzen duten zuzenbide pribatuko ente publikoek garatu dituzten aplikazioen  erregistroa izatea. Bere xedea da Europako hainbat ekimenekin bat eginik, aplikazio horien guztien iturburu kodea (eta erlazionatutako dokumentazioa) argitaratzea eta partekatzea, interesa duen edonork (beste administrazio bat, enpresa edo pertsona) berrerabil ditzan.

Hemen ikus daitezke publikaturiko aplikazioak: http://opendata.euskadi.eus/aplikazio-katalogoa/ 

SALE LibreCon 2017 aurkezpena

Info+: