Mossos d"Esquadraren ordezkaritza Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian
2017.eko martxoak 27
Mossos d’Esquadraren ordezkaritza Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian izan da gaur, eta Arkauteko instalazioak ikusi ondoren lan-bilera bat egin dute polizien, eta, zehazki, udaltzainen, prestakuntzarekin eta hautaketarekin loturiko hainbat alderdi aztertzeko.
Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak eta Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziak hartu dituzte Kataluniako Poliziak Koordinatzeko zuzendariorde nagusi Begoña Curto, Zeharkako proiektuak koordinatzeko eta prestakuntza-ekintzak sustatzeko ISPCko Jaume Bosh, Harreman Instituzionaletarako, Parte-hartzerako eta Bitartekotzarako Komisaria Nagusiko intendente burua eta Polizien Prestakuntzako Edukien Ataleko inspektore burua.