Lehendakariak Medicus Mundi Bizkaiaren arduradunak hartu ditu

2017.eko urtarrilak 24

Iñigo Urkullu lehendakariak, Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiarekin batera, Medicus Mundi Bizkaiaren arduradunak hartu ditu, elkarte horren 50. urteurrena dela-eta. Bilera Lehendakaritzan egin da eta bertaraino gerturatu dira Itziar Irazabal Medicus Mundi Bizkaiaren presidentea, Jon Arrieta presidenteordea eta Ricardo Fernández, Bilboko bulegoko koordinatzailea.