Lehendakariak GAIA-AVIC klusterreko arduradunak hartu ditu
2017.eko irailak 06
Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, GAIA-AVIC klusterreko arduradunak hartu ditu Lehendakarizan. GAIA Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea eta AVIC Euskal Enpresen Ingeniaritza eta Aholkularitza Elkartea batzetik sortu den klusterra da.
Euskal megasektore berriak 286 enpresa ditu, eta 2017rako 5.000 milioi euro inguruko negozio-aurreikuspenak ditu; bertan, garrantzi handia du nazioarteko negozioaren ekarpenak, izan ere, 2.070 milioi euro inguru sortuko ditu, eta % 3,2 inguruko hazkundea izatea aurreikusten da.
2017an 19.200 langile baino gehiago ditu. Kluster berriaren erronketako bat da, azaldu dutenaren arabera, profesionalak prestatzea, merkatuaren eskari berriei erantzuteko; izan ere, ekonomia eraldatzen ari da, bai eta, ondorioz, horri aurre egiteko eta ekonomia digitalaren aukeren balioa nabarmentzeko beharrezkoak diren profil profesionalak ere.