Lehendakariak bere "atsekabea eta bihozmina" adierazi dizkio Bilboko Alkateari Zorrotzan gertatu den sute tragikoagatik

Lehendakari.jpg

2017.eko maiatzak 27

Iñigo Urkullu Lehendakariak Bilboko Alkate Juan Mari Aburtori bere "atsekabea" eta bere "bihozmina" adierazi dizkio, Bilboko Zorrotza auzoan, gaur goizean, izan den sutearen ondorio latzengatik, non lau pertsona hil diren. Lehendakariak maitasun eta atsekabe mezua luzatu die Udalbatzari, eta hildako eta zaurituen senide eta hurbilekoei, "pertsona hauek lehenbailehen sendatzeko itxaropenez", esan duen bezala.

Madrilen egin ditu adierazpenok Lehendakariak, "Araba Hiria" karpan. Bertara hurbildu da Deportivo Alaves eta FC Bartzelona taldeek, gaur gauean, jokatuko  duten Errege Koparen finala dela-eta.

Handik, zera esan du: "Madrilen, gaur, egun berezia den arren, ezin dugu minutuz minutu eragiten digun errealitatea ahaztu, eta nik nire atsekabea erakutsi nahi dut Bilbon gertatutakoagatik".