Argitalpen-data: 2017/06/23

Ondarroako Lanbideren bulegoak urtebete baino gehiago darama itxita, Kamiñaldeko mendi-hegaleko luiziarengatik. Asteartean, ekainaren 27an, irekiko du berriro

Lanbide.

Ondarroako San Ignazio kaleko 40 zenbakian Lanbidek duen bulegoak urtebete baino gehiago darama itxita, Kamiñaldeko mendi-hegalaren luiziarengatik. Berriz ere jarriko da martxan bulegoa ekainaren 27an, asteartean, Eusko Jaurlaritzako organismo publikoak Ondarroan eta eskualdean ematen dituen zerbitzuak berriro abian jartzeko garbiketa-lanak eta konexio telematikoak berriro ezartzeko egiten ari diren lanak amaitzean.

Hilaren 26an, astelehenean, behin betiko lekualdatuko da bulegoa, San Ignazio kaleko lokal berrietara. Hori dela eta, Erribera kaleko 9 zenbakian dagoen behin-behineko bulegoa itxita egongo da, egun osoan zehar. Hala ere, egun horretan Lanbiderekin izapideren bat egin behar dutenek Lanbideren web-orrialdearen bidez egin ahalko dute, edo honako telefono-zenbaki hauetara deituz: 945 160 600 - 630 305 452.

Lanbidek San Ignazio kalean duen bulegoak, udan, honako ordutegi hau izango du jendeari arreta emateko: 08:30etik 13:30era.