Lanbidek enplegu-bulego bat zabaldu du Donostiako Intxaurrondo auzoan
2017.eko urtarrilak 25
Bere hedapen-planarekin jarraituz, Lanbidek gaur zabaldu du bulego berria Donostian. Egoitza berriak 600 metro koadro ditu, eta Intxaurrondo auzoko Gaztela kaleko 2. zenbakian dago.
Bulego berri hau zabaldu ondoren –Lanbidek EAEn kudeatzen duen 43.a izango da– berrantolatu egingo dira Lanbide Donostia Gros, Lanbide Donostia Antiguo eta Lanbide Errenteria bulegoetako egungo erabiltzaileak. Gaurtik aurrera, beraz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edozein izapide burutzeko, erabiltzaileek euren bizilekuaren posta-kodearen arabera dagokien bulegora jo beharko dute:
- Lanbide Donostia Antiguo: 20006, 20007, 20008, 20009, 20010, 20011, 20018.
- Lanbide Donostia Gros: 20001, 20002, 20003, 20004, 20005, 20012, 20013, 20014, 20016, 20115.
- Lanbide Donostia Intxaurrondo: 20015, 20017, 20110.
- Lanbide Errenteria: 20100, 20180.
Irekita dauden espedienteak bulego berrira eramango dira. Hala ere, urtarrilaren 1a baino lehen ireki ziren eskaerak eta prozedurak, hauek aurkeztu ziren bulegoan osatu beharko dira. SEPEren arretari dagokionean ere ez da inolako aldaketarik egongo.
Bulego-sare osoan bezala, Intxaurrondoko bulego berrian Lanbideko langileek emango dituzten zerbitzuen artean nabarmentzen dira lanari buruzko informazioa, enplegu-eskaerak inskribatzea, prestakuntza, DBEren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren kudeaketa, eskaerak berritzea, enpresentzako zerbitzuak eta lan-bitartekaritza. Intxaurrondon ez da SEPEren zerbitzuen bulegorik egongo.