Lanbidek 2,12 milioi euro bideratuko ditu laneratzeko enpresak sortzeko eta horiei eusteko laguntzetara, 10,3 milioi euro arte (Gobernu Bilera 2017-10-24)

logoconsejo.jpg

2017.eko urriak 24

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak gaur baimena eman du Lanbidek hasieran aurreikusitako kopurua baino 2.120.822 euro gehiago bideratzeko laneratzeko enpresak sortzera eta horiei eustera. Horrela, Euskal Enplegu Zerbitzuak, azkenean, 10.320.822 euro inbertituko ditu, 2017an. 

Erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluak, pasa den maiatzaren 24an, laguntza horiek onetsi zituen, eta, guztira, 8 euro bideratu ditu. Laneratzeko enpresek ekitaldi honetan izan duten lanpostuen gorakada nabarmena dela eta, onetsitako aurrekontu-kreditua ez da nahikoa finantzaketarako diru-laguntzen eskabideei erantzuteko eta, ondorioz, kontratatuta dauden bazterketa-arriskuan dauden pertsonen enplegua eta enpresa horien finantzaketa-egonkortasuna arriskuan jar daitezke. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak balioetsi du beharrezkoa dela hasiera batean laneratzeko enpresak sortzeko eta horiei eusteko laguntzak arautzen dituen 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-zuzkidura areagotzea.