Argitalpen-data: 2017/06/06
Lanbide, WORKINN industria-enpleguaren foroaren babesle
200 lan-eskaintza inguru, Estatuko Industria Enpleguaren Foro bakarrean
Lanbide.
![]() |
Ekainaren 6tik 8ra, Industria handi egingo da Bilbao Exhibition Centre-n; izan ere, FERROFORMA, SUBCONTRATACIÓN, ADDIT3D, PUMPS & VALVES, MAINTENANCE, eta FITMAQ, POLVERI & ECOCOATING ekitaldiak gauzatuko dira bertan, modu paraleloan. Mundu osoko 1.200 erakusketari baino gehiagok eta 65 herrialdetatik datozen 18.500 profesionalek parte hartuko dute plataforma handi horretan, zeina Industria 4.0ren printzipioetan egongo baita inspiratuta giltzarri diren zenbait sektoretan berrikuntzak eskaintzeko. Sektore horiek dira, besteak beste, fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa, industriako azpikontratazioa, burdineria, industria hornidura eta brikolajea, ponpak eta balbulak, mantentzea, bigarren eskuko makina-erreminta eta industria-enplegua. |
Industriaren sektorearen ekitaldi horrekin bat, WORKINN antolatu da, Estatuko industria-enpleguaren foro bakarra, non 100 lan-eskaintza baino gehiago eskainiko baitituzte hainbat enpresak eta entitatek, hala nola AFM Cluster, Batz, Between Technology, Dema, Danobatgroup, Denbolan Soluciones de RRHH, Ederfil Becker, Fagor Arrasate, Gestamp, Grupo Lontana, IMH-Instituto de Máquina-Herramienta, Matrici, Page Personnel, SEPE-Servicio Público Empleo Estatal, Tecnalia eta Trumpf.
Foroa enplegu-bilaketa aktiboan diharduten profesionalei zuzenduta dago nagusiki, baina baita azken ikasturteko ikasleei ere, eta honako hauek dira bigarren edizioaren helburu nagusiak: talentua identifikatzea eta enpresei profil kualifikatuenak eskaintzea, ideiak negozio bihurtzeko beharrezkoak diren erremintak erakustea, laneratzea eta lanbide-garapena sustatzea eta prestakuntza- eta lan-orientazioa eskaintzea
Erakusketa-guneaz gain, WORKINN foroak beste gune batzuk eskainiko ditu elkarrizketak eta bilerak egiteko, parte hartzaileek lehen eskutik jakin dezaten zein den lan-merkatuaren egungo egoera, baita haien prestakuntzari eta esperientziari hobekien egokitzen zaizkien formulak ere, enplegua lortzeko edo haien egoera hobetzeko. Industriaren arloko sei azokarekin modu paraleloan gauzatzeari esker, topagune estrategikoa izango da enpresen, unibertsitateen, lanbide-heziketako zentroen, hautaketa-enpresen eta ABLEen, garapen- eta enplegu-agentzien, erakundeen, profesionalen eta ikasleen artean. AFM Cluster for Advanced Manufacturing eta Bilbao Exhibition Centre dira WORKINN foroaren antolatzaileak, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa ere badu.
Izena: WORKINN, Enplegu eta Prestakuntza Foroa
Edizioa: 2.
Datak: 2017ko ekainaren 7a eta 8a
Lekua: atari nagusia
Antolatzaileak: AFM eta Bilbao Exhibition Centre
Web-orria: workinn.bilbaoexhibitioncentre.com
FERROFORMA, SUBCONTRATACIÓN, ADDIT3D, PUMPS & VALVES, MAINTENANCE eta FITMAQ ekitaldien inaugurazio ofiziala asteartean, ekainak 6, izango da, 12:30ean , Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren lehendakaritzapean.
Bestalde, WORKINN asteazkenean, hilak 7, 10:30ean inauguratuko dute Teresa Laespada, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak eta Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak.
