Argitalpen-data: 2017/07/12

Laguntza-lerro berria memoriari buruzko ikus-entzunezkoen funts bat sortzeko

Eusko Jaurlaritzak gaur onetsi du GOGORA-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren laguntza-lerro berri bat, memoriari buruzko ikus-entzunezkoen funts bat sortzeko helburuz. 

Zehazki, laguntzak -80.000 euroko aurrekontua dute- ikus-entzunezkoen ekoizpenetara zuzenduko dira, Gerra Zibiletik gaurdaino Euskadiko memoria demokratikoa berreskuratuko dutenetara. 

Ikus-entzunezko lanek aurtengo abenduaren 31rako egon behar dute amaituta eta helduko dieten gaiak memoria historikoa berreskuratzearekin eta duela gutxiko memoriaren egia argitzearekin lotutakoak izango dira, demokraziaren eta giza eskubideen defentsaren ikuspegitik. Proiektu bakoitzak 10.000 euroko laguntza izango du gehienez. 

Eskariak aurkezteko epea laguntza horiek jasotzeko, EHAAn argitaratu ondorengo egunetik hasi eta aurtengo azaroaren 10ean amaituko da. 

Behin EHAAn argitaratzen direnean, eskaerak tramitatzeko moduari buruzko zehaztasunak, deklarazio pertsonalak, justifikazioak eta gainerakoak www.euskadi.eus webguneko egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri.

Eskaeraren ondorengo tramiteak honen bidez egingo dira:http://www.euskadi.eus/misgestiones